Aislagane branding
Kasu honetan, birdiseinuaz hitz egingo dugu.
Aislagane enpresak bere irudi korporatiboa berriz diseinatzeko beharra sentitzen zuen.
Bezeroaren ustez, bere markak hobeto transmititu behar zuen ematen zituen zerbitzuak eta eguneratua izan behar zuen, baina aurreko markatik bisualki gehiegi urrundu gabe, bezeroek irudi berria ezagutzen jarrai zezaten.
Aislagane pladur bidezko isolamendu enpresa bat da. Bezeroak islatu nahi zuen kontzeptua tipografikoki irudikatzeko, Aislagane terminoa bi hitzetan bereizi nuen: Aisla eta Gane.
Bi terminoak lerro diagonal negatibo baten bidez (pladurra sinbolizatuz) eta kolorearen bidez banatzen ziren. Lehen tokian zegoen “Aisla” hitza, eta beraz kanpoan, kolore beltzez joango zen eta bigarren tokian zegoena “gane” hitza beraz barruan, gorriz joango zen. Ondo berotuta!
Isolamenduaren eta banantzearen ideia hori indartu egiten zen bi terminoak bi irakurketa-maila desberdinetan jarriz, eta horrela, logoa erabat orekatuta geratzen zen “isolamenduak” hitzarekin.