Bézier matxinada III: 2022ko M8 INPERFEKTUAK
Urtero, martxoaren 8ko aldarrikapen eguna dela eta, kartel bat diseinatzen dut.
Urte horren kanpainaren gaia ezagutzeko Emakunderekin (Emakumearen Euskal Erakundea) jarri nintzen harremanetan, eta kanpainaren goiburu nagusia azaldu zidaten.
Iaz, 2021ean, zaintzen krisia salatu zen eta hori isladatu nuen nire blogean argitaratutako kartelean.
Aurtengo kanpainak, emakumeek umetatik beren gorputzetan eta itxura fisikoan jasaten duten presioa salatzen zuen.
Honen helburua neskek eta, oro har, emakumeek, beren gorputzen derrigorrezko perfekzioari dagokionez, ezarritako edertasun-kanon zorrotzari dagokionez eta haien gorputzen hipersexualizazioa eta kontzeptualizazio gero eta merkantilizatuari dagokionez jasaten duten gehiegizko presioa gizarteari ikusaraztea zen.
Horregatik epaiketarik gabeko kartel bat diseinatzea erabaki nuen.
Kartel honen helburua Emakumeek kartel hau ikusten zutenean arnasa lasai hartzen utziko ziena, estutasunik gabe, eta une batez beren gorputzetan aske sentiaraziko zituena.
Horretarako, inposatutako edertasun hegemonikotik kanpo dagoen gorputz bat duen emakume baten irudia aukeratu nuen, horixe baita aldarrikatu nahi nukeen gorputz mota, eta «inperfektuak» hitza idatzi nuen bere lodieretan manipulatutako tipografia batekin, irregularra izan zedin.
Inperfektuak hitzaren “uak” atzizkian tigre emearen “animal print” ehundura bat marraztu nuen. Animalia basatia, gorputza orbanez beteta duena, emakumeen gorputzaren metafora bat bezala.
Izan ere, inperfektuak gara eta ez dugu nahi gure gorputzek edertasun ezinezkoaren kanon inposatu bat jasan dezaten.
Kartelak dioen bezala: presiorik gabeko gorputzen alde.