Diskografia osoak ikasteko gai, Tom Petty-tik Las Grecas-era, musikan lan egin zezakeen.
Ezohikoa den argaltasun batekin, ezinezko pauso eta mugimenduak egiteko aukera ematen diona; dantzan ere urruti iritsi ahal zitekeen.
Ez dago zalantzarik aparteko sentsibilitatea eta antzezteko gaitasuna duela; antzerkian ere arrakasta izan zezakeen.
Baina, azkenean, bere mundua tipografiek, paleta kromatikoek eta grafismoek osatzen zutela ulertu zuen; beraz, diseinuan jardutea erabaki, eta asmatu zuen. Horretarako, Arte Ederretan lizentziatu zen, diseinu grafikoko espezialitatean, eta Bartzelonara joan zen graduondoa egitera.
Maite du “ebolutibo” hitza, hatzekin zenbatzea atsegin zaio, eta ikaragarri gustuko du asiar janaria, baina ez die muzin egiten iberikoari, italiarrari, afrikarrari eta makaronesiarrari ere. Edozeinek proba dezakeen pil-pilik onena prestatzen du.
Haren umore-sena adinakoa da bere perfekzionismoa, eta horrek, erosi baino lehen, janzki baten hiru ale gutxienez aztertzera bultzatzen du; ez du bere begi zorrotzetik ihesik egiten lekuz kanpo dagoen puntu bakar batek ere, ezta akasdun josturarik edo oihaleko bestelako akatsik txikienak ere.
Modu soilean eta oso zoriontsu bizi da, gauza gutxirekin. Bere leloa diseinuan: gutxiago gehiago da.
Sinadura: primeran ezagutzen duen norbait.