Adimakramek, makrameko bitxigintza egiten duen marka artisau bati izena ematen dio. Artisau honek mimo eta pasio handiz egiten ditu bitxigintzako pieza bakar eta esklusibo hauek eta berak dioen bezala, hainbeste gozatzen du bere sorkuntza-prozesuan, beste kontzientzia-maila batzuetara eramaten dutela. Zoragarria da hori sentitzea lanean ari zarenean!

Adimakramé markarako diseinuak honako kontzeptu hauek transmititu behar zituen: edertasuna, harmonia, arreta, zentroa, esklusibotasuna, arima, natura…

Inizialetatik abiatu nintzen. Adi-ren “A” eta Makrameren “M” arekin makrame-bitxigintza irudikatuko zuen forma organiko bat sortu nuen.

Koloreak oso lotuta daude artistak bere sorkuntzetan erabiltzen dituenekin, marroi ilun bat urdin turkesa batekin kontrastatua. Tipografiak, Nazaré erregular batek, taglinearekin batera zirkulu batean pieza
bakarra irudikatzen duen isotipoa hartzen du.

Markaren proiekzioa eta aplikazioak gogoan izanda, makrame-bitxigintzako artisau-enpresa baten irudia zenez, isotipoarekin ehundura bat sortu nuen.

Produktu-packagingerako oso ondo funtzionatzen zuena. Horrela, patroi hori zeta paperetan, txarteletan eta etiketetan inprimatzeko erabil zitekeen eta artisau-produktuaren banaketarekin bat joango ziren.

Artisau-produktuak ordezkatzen dituzten markak edo sormen prozesuren batekin lotuta dauden markak gustuko izan ditut beti.

Mundu horrekin lotuta nagoelako izango da.

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com