Orain arte, ez nuen infografiarik egin.
Infografia, diseinu grafikoan gai edo informazio bat modu erraz batean laburbiltzeko eta azaltzeko erabiltzen den irudikapen grafikoa da. Horretarako, hainbat baliabide grafiko erabiltzen du. Batzuetan korapilotsuak edo luzeak diren gaiak modu bisualean eta laburbilduta aurkezteko gaitasuna da infografiak duen konplexutasuna.
Kasu honetan, film hauxe aukeratu nuen, El fabuloso destino de Amélie Poulin. Pelikula honek beren koloreengatik (gorri, berde eta urdinak), tramarengatik eta soinu-bandagatik maitemindu ninduen.
Infografiaren atzealdean Amélieren Parisko apartamentuko paper margotu bereizgarri hori dago irudikatuta, eta kronologikoki kontatzen ditu filmeko gertakizunak.
Oso dibertigarria izan zen pertsonaien arteko antzekotasuna horren modu geometrikoan lortzen saiatzea, eta gainerako elementuak bat etor zitezen lortzea.
Infografia ikusiz, nik sortzen gozatu nuen adina goza dezazuen espero dut.