Diseinatzailea naizen aldetik, miniaturazko pertsonaia zoragarri hauek sortzen dituzten artisauen jarraitzaile amorratua naiz.

Logotipo honen proposamenerako bezeroak oso ideia konkretua adierazi nahi zuen. Pertsonaienak soilik ziren egiten zituen miniaturak. Horrela, lehiakideengandik bereizi nahi zuen.

Tipografiari dagokionez, tipo oso plastiko bat aukeratu nuen.  Aukeratutako kolorea arrosa apal iluna izan zen. Logotipoak bi aldagai ditu. Alde batetik, Cucamonas marka dago eta, bestetik, miniaturista monograma. 

“Cucamonas” hitzaren “m” hizkia hartu nuen ardatz gisa, “miniatura” hitzaren iniziala ere badena.

Hizki horrek eskaintzen zizkidan negatiboko espazioekin jolastu nuen, eta miniaturazko bi pertsonai sartu nituen hizki horretan; pertsonai horien goranzko irakurketa ere egin daiteke, bat bestea baino handiagoa baita.

Pertsonaien sintetizazio hori bisualki oso lotuta dago bezeroak miniatura bat sortu behar duenean zizelkatzen dituen hasierako formekin.

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com