Lan honen ardura 2013an eman zidaten eta, gaur egun banaketa-lanak bizikletaz egiten ikustera ohituta gauden arren, garai hartan ez zen batere ohikoa.

Enbio Errioxako enpresa txiki bat zen, bizikleta bidezko mezularitzaren sektorean aitzindaria, ingurumenarekiko eta garapen jasangarriarekiko errespetua zuena eta gaiarekin sentsibilizatuta zegoena, Errioxan ideia berritzailea izateagatik, sari bat eta hilabeteko ekintzailearen aipamena jaso zituena.

Aipatu ditudan balio horiek guztiak transmititu behar zituen markak.

Horregatik tipografia oso biribildua aukeratu nuen, non Enbio izenaren “e” hizkia bizikleta baten gurpila bailitzan biraka hastera zihoala zirudien. Tipografia horrek aukera ematen zidan, gainera, “bio” hitzean bizikleta baten irudia adierazteko, eskulekua irudikatzeko marra bat gehituta, besterik gabe.

Kolore berdeak enpresak ingurumenarekiko duen errespetuaren ideia adierazten du.

Emaitza, logotipo atsegina, errespetuzkoa eta ke txarrik gabea. Gora slow life-a!

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com