Logotipo hau harrobi batean grabatu zen dantza bertikaleko film labur zoragarri batekin kolaboratzeko sortu zen.
“Harria herria” deitzen da ikus-entzunezkoa, eta “Harria” eta “Herria” kontzeptuak batu nahi zituen.
Kasualitatez, lehenengo a eta e hizkiak bakarrik aldatzen dira bi hitz horietan, beraz, kontzeptuen batura hori tipografia erabilita egitea erabaki nuen.
Era horretan, a eta e hizkiak bata bestearekin bateratzen dira, irakurketa biak bakar batean egiteko aukera emanez.
Tipografiarako Rockwell sendoa erabili nuen, eta koloreek harria grisez eta herria (lurra) marroiz irudikatzen dituzte hurrenez hurren.
A eta e hizkien arteko loturari esker lortzen den irakurketa bikoitzak hitz biak banaezina den bakar batean konektatzen ditu.