Dantza bertikaleko Harrobi taldearen logotipoa diseinatzeko enkarguak, briefing oso zehatza eta argia zuen hasieratik.
Harrobi kolektiboa dantza bertikaleko taldea da, eta soka finkoekin, elastikoekin, txirrikekin… lan egiten du. Euskal kultura, mitologia eta hizkuntza ezagutzera emateko asmoz sortu zuten egitasmo hau, eta emakumearen lekua aldarrikatu nahi zuten.
Harrobian hazi eta hezitakoak dira dantzariak, eskalatzaileak eta mendizaleak. Beraz, identitate grafiko honek dantza bertikala, aireko mugimendua, arte-diziplina, emakumearen irudikapena… transmititu behar zituen.
Uste dut argi dagoela emaitza. Mugimenduz beteta dagoen eta airean dantzaren lorratza marrazten duen tipografian ibiltzera gonbita egiten digun logotipoa. “Harrobi” hitza osatzen duten hiru silabak bertikalean lehertzen dira, sokek helduta.
Harrobik, dantza bertikaleko taldea, Dimegaz elkarteko “Harria Herria” ikuskizuna eramango du zuzenera.