Matxismo-19

Enkargu hau indarkeria matxistari buruzko sentsibilizazio-kanpaina batean egin nuen diseinua izan zen. Proiektuaren funtsa etxez etxe banatuko zen oihalezko poltsa bat diseinatzea zen.

Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren ikurra den puntu morea oinarritzat hartuta, eta pandemiaren eraginez une hartan bizi izaten ari ginen guztiarekin, Covid-19a matxismoarekin lotzeko ideia sortu zitzaidan.

Musukoa daraman eta puntu morea irudikatzen duen afro erako ilea duen emakumea da irudi nagusia, eta mundu osoko emakumeei eragiten dien indarkeria matxistari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Horregatik, emakume askorentzako hilgarria den pandemia globalari buruzkoa da testua.

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com