Palindremia
Oso berezia izan zen proiektu hau, landu behar nuen gaia ezagutzen ez nuen lehen aldia baitzen. Opari bat egiteko asmoz egin zidaten hasieran enkargua, eta inprimaketa handiagoa egin zen gero, banaketarako.
Bezeroa bi urtez sortzen joan zen palindromoen liburuxka bat maketatzea zen agindu zidan lana.
Lehenengo urratsa “palindromo” hitzak zer esan nahi zuen begiratzea izan zen, ez bainekien: aurrekoz atzera eta atzekoz aurrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Liluragarria iruditu zitzaidan norabide bietan berdin irakurtzen ziren esaldiak sortzeko gai zen norbait ezagutzea, benetan zaila iruditzen zitzaidan.
Berehala konektatu genuen bezeroak eta biok eta, diseinatzerako orduan, askatasun osoa sentitu nuen hasieratik.
Adobe Garamond tipografia aukeratu nuen testurako zein ilustrazioetarako.
Esaldiak patxadaz eta modu argian irakurtzea komeni zen, eta esaldi bakoitzak erosotasunez hartu behar zuen arnasa bere espazioan.
Palindromoen artean tartekatzen ziren ilustrazioak, grabatu eran tratatutako irudiak eta tipografiak (ilustratzen zen esaldi bakoitzaren hasierakoa) osatzen zituzten, eta horiekin batera palindromoa agertzen da, tipografia kaligrafiko baten bidez adierazita.
Atsegina benetan! Eskerrik asko!