Sempervirens Servicios Ambientales enpresak 2011n egin zidan enkargu hau.
Identitate korporatiboarekin, espazio jakin batek duen natura-ondareari balioa ematea nahi zuten, batez ere, baina baita kultura eta etnografia-ondareari ere, eta balio horien eta espazioa bisitatzen duen jendearen arteko transmisio-uhal gisa jardutea, horretarako hainbat diziplinaz baliatuta, hala nola komunikazioaz eta informazioaz, ingurumen-hezkuntzaz eta ondarearen interpretazioaz.
Horrela, bada, hauexek ziren hiru ardatz nagusiak: Natura-ondarea, pertsonak eta kultura-ondarea; eta enpresaren izenarekin batera agertuko ziren hiru piktogramaren bitartez irudikatu ziren.
Sempervirens hitzaren esanahia, “beti berde”, erabakigarria izan zen koloreak aukeratzeko. “Semper” eta “virens” hitzak bereiziko zituzten bi berde tonalitate.