Txukun, barne diseinuan eta dekorazioan aritzen den enpresa da. Bozetajerako abiapuntu gisa, diseinuko altzari ikonikoen historian dokumentatzea erabaki nuen.

Irudiak eta argazkiak biltzen eta haiei buruzko testuak irakurtzen aritu nintzen, bezeroak bere negozio berrirako transmititu nahi zuen irudiarekin bat egiten zuena aurkitu arte.

Etxeko espazio bat sortzearen ideiarekin ere lan egin nuen, baina hau, bidean geratu zen beste hainbestetako batzuen antzera.

Enpresaren izenerako, “palo seco” Kiona tipografía moderno erregularra aukeratu nuen, altzari minimalistaren ideiarekin bat zetorrena. Irudi horrekin, isotipoan eta logotipoan aulki bat irudikatzen duen “K” sortu nuen. Aulki moduko “K” hau, Gerrit Thomas Rietveldek diseinatutako sigi-saga aulki ikonikoan inspiratuta dago, 1934an De Stijl mugimendukoa. Bere muturreko sinpletasuna eta abstrakzio geometrikoa ditu ezaugarri.

TXUKUN hitzaren “K” etzanak, isotipo gisa funtzionatzen du.

Enpresak zer egiten duen azaltzen duen tagline-rako Gilroy light tipografia aukeratu nuen, markarekin eta estiloarekin bat datorrena.

Koloreei dagokienez, bezeroari hainbat paleta kromatiko proposatu nizkion. Oso ondo ezagutzen dut pertsona hori, eta horrek beti laguntzen du diseinuan. Pantone 432C gris urdinxkaren eta Pantone 111Cren arteko kontrastea aukeratu zuen. Oso egokia! Nire gustukoena zen.

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com