Vianako Udalak “Viana naturarekin bat” kanpaina abiarazi zuen, 17 eta 35 urte bitarteko gazteak klima-aldaketaren inguruan kontzientziatzeko.

Biztanleriaren, kontsumo-ohituren eta, bereziki, gazteen bizi-erritmo orokorra kontuan hartuta, batzuetan zaila da gogoratzea gutako bakoitzak zer ekintza txiki egin ditzakegun klima-aldaketaren aurka, kontsumo arduratsuaren mesedetan, eta hondakinak saihesteko kontzientziarekin.

Horregatik, hau guztia gogorarazteko ekintza bat planteatu zen.

Asmoa zen otordua eta askaria garraiatzeko askari-zorro batzuk diseinatzea eta, horrela, erabilera bakarreko ontziak murriztea.

Hasiera batean, sortu behar zen ilustraziorako zehaztapenak, hiru tintako irudi bat izan behar zuela zen, ehungintzan serigrafiatu behar zelako eta “Viana naturarekin bat” kanpainaren kontsigna transmititu behar zuen.

Horretarako, hiru txori ilustratu nituen hiru tinta erabiliz: urdina, horia eta berdea, hondakinen hiru edukiontziak irudikatzeko.

Txoritxo hauen gorputzak uhinek osatzen dituzte, malkartsuen eta leunagoen arteko sintonizazioa irudikatzen dutenak. Gainera, ez dago ezer lasaigarriagorik txoritxoen kantuak naturan entzutea baino.

Askari-zorro hau lortzeko modua instagram sare sozialaren bidez zen.

Horretarako, hiru kartelez osatutako sekuentzia bat diseinatu nuen, kontzientziazio-mezu desberdinekin. Leloak eta diseinua nire esku utzi zituzten.

Lehenengoak hondakinak murriztea zuen helburu, eta leloa hau zuen:
– “Zaborrik onena, sortzen ez dena”.

Bigarren kartelak oinez edo bizikletaz mugitzea sustatzen zuen, emisioak murrizteko asmoz. Honela zioen leloak:
– “Presarik gabe… emisiorik gabe… paisaiarekin bat”.

Azkenik, hirugarren kartelak tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzera bultzatzen zuen jendea, tokiko nekazaritzari eta saltoki txikiei laguntzeko. Honela zioen leloak:
– “Sasoikoak eta bertakoak primeran egiten digu”.

Kartel bakoitza astero argitaratzen zen, eta gustukodut edo iruzkin batekin, askari-zorroa eskura zitekeen.

Aurrekontuei zegokienez, azken irudia tinta batera egokitu behar izan zen, eta kolore berdez inprimatu zen.

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com