Salon des refusés

Nire blogeko sarrera berri honen izena ulertzeko, artearen historia pixka bat gogoratuko dugu:

Salon des Refusés (Baztertuen Aretoa), 1863ko Parisko Saloi Ofizialeko epaimahaiak errefusatutako lanak erakusteko zehaztu zen espazio bati erreferentzia egiten dio.

1830erako bazegoen areto bat, non epaimahaikideek nabarmendu beharreko puntuak betetzen ez zituzten artisten lanak erakusten ziren, baina hori izan zen, hain zuzen ere, Parisko artisten artean matxinada bat eragin zuena, 1863an 3.000 obra baino gehiago baztertu baitziren, iraganeko erakusketetako errefusen indizea gaindituz.

Artisten aldetik desadostasun hau ikustean, Napoleon III.ak, onartutako lanentzako aretoaren ondoko gune bat sortzea erabaki zuen. Baztertuen Aretoa edo Salon des Refusés izenpean ezagutuko zena.

Horregatik, umorez, blogeko sarrera honi izen hori jartzea erabaki dut, izen horrekin behin betiko diseinura iritsi aurretik baztertu ziren proposamenak argitaratuko baititut.

Polita iruditzen zait sormen prozesu baten atzean dagoen lana ezagutaraztea.

Azalean Harrobi dantza bertikaleko taldearentzako behin betiko aurkezpen-txartela erakutsiko dizuet eta, hementxe, baztertu ziren beste proposamenak ikusi ahal izango dituzue.

Gora baztertuen aretoa!

Igo
Lorea Larrinoa

Izugarri atsegin dut identitate grafikoa edo, batzuek deitzen dioten bezala, branding-a. Ikaragarri gozatzen dut marka bat sortzeko prozesuaz. Eta bizitza horretan ez badatza, egiten duzunaz gozatzea, niretzat ez dauka zentzurik.

680 23 72 96
aupa@lorealarrinoa.com